Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Sarrera

GRETA!

2009 Maiatza 25

LIBURUARI BURUZ!

* LIBURUAREN EZAUGARRIAK.

Azken ebaluaketa honetan “Greta” liburua irakurri dut.  Liburua Jasone Osoro idatzi du eta dago argitaratuta Elkar argitaletzean. Idazlea, Jasone Osoro Igartua, Elgoibarren jaio zen 1971. Liburuak idatzi egiten ditu, baina ere parte hartu du telebistan hainbat lan desberdin egin ditu ere.

* ZERGATIK IRAKURRI DUT?

Liburu hau irakurtzen hasi nuen deigarria irauditu zitzaidalako eta gainera irekurri duen jendea esaten zuelako nahiko ona zela eta ondo irakurtzen zela. Hasieran nuen gustuko liburua, baina pixkanaka pixkanaka gustatzen joan zait.

* BILATU ARGITALETXEAK EMATEN DUEN LABURPENA.

Gretak hiru pertsonen arteko erlazio korapilatsuaz hitz egiten digu. Triangelu batez. Triangelu hau osatzen dutenak, Greta, Oskar eta Ana dira, eta eurek kontatzen dizkigute beraien bizipen eta sentimenduak istorioari xarma berezi bat emanez. Hala eta guztiz ere, ezin esan Gretarenak bizipenak direnik, ezta bizi denik ere. Izan ere, Greta maniki bizigabe bat besterik ez da. Oskarrek ematen dio bizia Gretari, egiazkoa balitz bezala tratatzen baitu: baineran bainatuz, arropak aldatuz, makilatuz eta bere tristurak kontatuz.

Jasone Osoro eta GretaBere amona Sararekin bizi izan da Oskar hau hiltzen den arte, amarik gabe. Ondorioz, amona Sararen dendako manikia, berarentzat ez da panpina hutsa, ama baizik, bere babesa. Iragana. Anak, bere emaztegaiak, hasiera batean ulertzen du bien arteko harremana, baina gehiago jasan ezin duen unean, bietako bat aukeratzeko esaten dio. Bera edo Greta.

Hona hemen Oskarren hausnarketa, liburuaren atzealdean azaltzen dena:

Greta ederra zen. Perfektua, ia perfektua. Ana ere bai. Gretaren azala hotza zen, leuna. Ana beltzarana zen. Gretak izter gogorrak zituen, plastikoarekin egindako artelan polita. Anak belaun beteak zituen, haragi mamitsua, erditu den emakume baten bularrak zituen, oparoak. (…) Gretak entzuten zekien. Anak bazekien hitz egiten. Greta konpainia zen. Ana maitalea nuen.”

Oskar gustura bizi da sortu duen munduan, iraganean eta bere etxetik asko irten gabe, lanera joateko ez bada. Koldar eta beldurti samarra da. Norbaiten babesa behar du momenturo, Gretarena askotan, eta izugarri larritzen dute egoera eta bizipen berriek. Ni identifikaturik sentitu naiz pasarte batzuetan, betiko errutinak aspertzen banau ere, aldaketa handiek atzera eragiten baitidate.

Bere beldurrak alde batera utzita, hirira abiatzen da Oskar, Gretarentzat denda bateko erakusleiho egokia bilatzera eta iragana atzean uztera. Ana, bitartean, herrian geratzen da bere zain, nahiz eta azkenean bere bila joango den. Ana protagonistetako bat bada ere, narratzaile bezala ez da agertuko berandu arte. Hortik aurrera biziko dituztenak eta agertuko diren pertsonaia berriak azaltzera ez noa, irakurri nahi dutenei ilusioa kentzea izango bailitzateke.

 http://www.euskaljakintza.com/2008/01/23…

* WEBORRI ETA BLOGEN ESTEKAK

 http://arrate.mundua.com/

 http://oiiane.mundua.com/

LIBURUA IRAKURRI OSTEAN!

Lehen esan dudan moduan, hasieran ez zait asko gustatu baina liburu erdia irakurri ondoren, gustatu egin zait, nahiz eta nire gustuko liburua ez izan.

Irakurtzea gustatu zait “Greta” liburua, azkenean nahiko liburu interesgarria da eta gustura irakurtzen da, gustuz hartzen duzunean, oso azkar irakurtzen delako.

Historioa nahiko arraroa iruditu zait ez delako beste liburuen moduko historioak bezala, eta hori da “Greta” liburua beste liburu batzuetatik bereizten duena, gaia desberdina dela, nahiz eta amodioa adibidez agertu. Baina kasu honetan, liburu hau irakurtzean eza nahiz pertsonairekin identifikatu.

Liburua, nahiz eta hasieran ez izan nire gustukoa, gomendatuko nioke irakurri nahi duenari ez delako gorroto dudan liburua, baina ezta ere gehiago gustatu zaidan liburua. Horregatik, Jasone Osororen beste liburu batzuk berdin zait irakurtzea, irakurri behar baditut irakurriko ditut, baina beste liburu bat ematerakoan aukeratzeko, “Marradun pijamako umea” irakurriko nuen, nire gustuko liburua izan delak. Baina idazle honen beste libururen bat irakurtzekotan, “Tentaciones” edo ” Jara” irakurriko nituzkeen, sartu naizen weborri batean, oso ondo daudela esaten dutelako, eta liburu bat irakurtzen hasteko, besteek pentsatzen dutena oso garrantzitsua dela uste dut, eta kontuan hartzen dut.

omii | Sailkatugabeak | Iruzkin 1 Igo gora

Pijama marradunaz jantzitako mutikoa – Egin beharrekoak

2009 Otsaila 3
  • Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa deritzozu? Zergatik?
  • 1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua.
  • Nola du izena Brunoren arrebak? Eta pijama marradun mutikoak? Zer dela-eta hasten da Bruno hesiaren inguruan ibiltzen?

* Bai, asko gustatu zait, uste dut irakurri dudan liburuetatik hoberena, nahiz eta euskeraz irakurtzea asko ez gustatu.. Nire gustukoa da, gaia desberdina delako eta gainera benetan gertatu den istorioa da.

*Dena hasi egiten da Berlinen. Egun batean Bruno etxera heltzen da eskolatik eta ikusten du Maria (neskamea) maletak egiten. HorIKsan nahi zuen joan beharko zirela bera eta bere familia Auchvizera bizitzera bere aitaren lanagatik. Bertara iritsi ziren baina Bruno ez zegoen gustura, etxea oso iluna zen, baso baten ondoan zegoen, ez zuen ezer ikusten… bueno bai, ikusten zuen leiho batetik mutil asko pijama marradun batekin. Bera ez zekien ezer, baina bertan pentsatzen zuen baino denbora gehiago egongo zen.

Brunorekin bere arreba bizi zen, eta haien harremanak ez ziren oso onak… Gretel zuen izena, eta bere aitarentzat lan egiten zuen mutil batez maiteminduta zegoen. Honek etxean lan egiten zuen gizon bati oso txarto tratatzen zuen baina Brunok ez zuen ulertzen zergatik bere aitak ez zion ezer esaten! Egunak eta egunak pasatzen ziren baina etxe horretan pertsona berdinak sartzen ziren… baina egun batean atzeko atetik sartu zen, bidea jarraitu zuen, eta hesi batera iritsi zen. Ikusi zuen hor zegoen mutiltxo bat, Smuel deitzen zen. Lagunak egin ziren, janaria eramaten zion… egun guztiak elkar ikusten zuten.

Denbora pasatu zen eta Bruno eta bere familia bueltatu behar zen Berlinera baina Burnok orain gustura zegoen Auchvizen, orduan egun batean honek hesiaren azpitik pasa zen eta pijama marraduna jantzizuen joan baino lehen Smuelen familia bilatu nahi zuelako bertan ez zeudelako. Euri asko egiten zuen, bilatzen hasi ziren, eta konturatu egin zen alde horretan zegoen guztia ez zela bere aita esaten zuen modukoa. Prest zegoenean joateko, abiladi bat egin zuten eta biek pentsatzen zuten beste leku batera eramaten zituztela ez bustitzeko, baina ez zekitena zen zer pasatuko zena… Leku itxi batera iritsi ziren, atea itzi zieten. Brunoren familia bere bilan egon zen, baina konturatu ziren gertatutakoaz. 

BRUNO ETA SMUEL ESKUTIK HARTU ZIREN…

Badagooo Koldoo :)   Aguuuuuuuuur!

koldoirakasle | Sailkatugabeak | 0 iruzkin Igo gora

Gezurra ala Egia ¿?

2008 Abendua 10

Nik gezurren alde nago, ez gezur handietan baina bai gezur txikietan. Haiek dira momentu konkretu batean zuri laguntzen dizutenak eta inork gehiagorik mina egiten diotenak, gainera irtenbide ematen dizute gehienetan. Baina nik, ez ditut gezur askorik esaten, nahiago dut egia aurretik eramatea. Gehienetan nire amari esaten dizkiot gezur gehienak, batzuetan harrapatzen dit eta beste batzuetan ez, esaten didalako ez dakidala gezurrak ondo esaten. Niri ere bai pertsonaren bat noizbait gezurra esan dit, eta ez zait batere gustatu. Aguuuur!!

omii | Sailkatugabeak | 11 iruzkinak Igo gora

Nire Sarreraa!!

2008 Abendua 10

Kaixo!! Omara naiz, 16 urteko neska. Blog hau Koldok bidali zigun duela denbora asko baina nire bloga ez zebilen ondo, eta gaur hasi behar izan dut, baina oraindik egin behar dut ” egia edo gazurra” testua. Oraindik ez dakit oso ondo nola dabilen blogaren mundua, galduta nabil  baina praktika apur batekin jakingo dut erabiltzen, edo hori espero dut.

Espero dut blogaren kontuarekin hobeto idaztea eta denborarekin praktiga gehiago edukitzea idaztearen kontuan. Interesgarria iruditu zait ideia hau; bloga egitea. Pentsatu du ere, hobeto maneiatzen dudanean, argazkiren bat igotzea edo horrelako zerbait. Beno hau uzten joango naiz oraindik beste testu bat gelditzen zaidalako eta gainera… goizeko 9:30 dira eta ez daukat burua honetarako jaja. muxuuu batt

;) agurr

omii | Sailkatugabeak | Iruzkin 1 Igo gora

Datozen asteetarako zeregina

2008 Abendua 3

Egun on:

Idatzi beharko duzu 1000 karaktereko (16 lerro) sarrera bat. Bertan, gezurraz eta egiaz pentsatzen duzuna adierazi beharko duzu, zeure jokaera haiekin eta beste batzuena ere, adibideak jarrita, nahi izanez gero. Ondoren, zeure ikaskideek egindakoa iruzkindu beharko duzu, ikusten dituzun akatsak azalduz eta zeure iritzia emanez. Ados? Lan ona egin. Animo!

koldoirakasle | Sailkatugabeak | 0 iruzkin Igo gora

Kaixo Mundua!

2008 Azaroa 3

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

omii | Sailkatugabeak | Iruzkin 1 Igo gora

Just another Mundua.com weblog

Meta